2011/10/13

Helbide aldaketa

Kaixo!
Jakingo duzue, baina webgunea berritu dugu! Oraintxe honako helbidean topatuko gaituzue:
Era berean, twitter-en eta Facebook-en ere topatuko gaituzue.
Ondo izan!

2011/09/14

Blogera itzulera

Badira hilabete batzuk blog honetan idazten ez dugula, badakigu. Baina lasai! Hemen horren berri eman ez dugun arren, lanean jarraitzen dugu, eta jada 2 hilabete soilik falta zaizkigu estreinaldirako!

Ohartuko zineten bezala, twitter kontua nahiko aktibo daukagu azken aldian, eta azken orduko berriak bertan argitaratzen ditugu. Ezagutzen ez baduzue, honakoa da gure kontua: @zarzuelarrasate

Honako mezuarekin twitterren iragarritakoa errepikatu nahi genizuen. Izan ere, aurten emanaldien egunak aldatu egin dira, eta, lehenengo aldiz, estreinaldia ostiral batean izango da. Arrasate Musikaleko bazkideen egunean, hain zuzen ere.
Beraz, honakoak dira emanaldien egun eta orduak:

  • Azaroak 18, ostirala, arratsaldeko 20:00etan
  • Azaroak 19, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 26, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 27, igandea, arratsaldeko 19:30ean
Besterik ez oraingoz!
Hasiko gara berriz ere blogean idazten, zin egiten dizuegu! ;-)