2009/11/30

ZORIONAK TERE!

ZORIONAK, eta mila esker egin duzun lan guztiagattik!
Besarkada bat talde osoaren izenean!

Zapatuko argazki bat

Kaixo danoi! Egun on!
Zapatuko argazkitxo bat jarriko dotzuet, parrandazale batzuk agertzen garena!
Besarkada bat,

naroa

2009/11/28

Azken emanaldia

Azken emanaldia izango da, bai, gaurkoa. 9 hilabete ederrak izan dira, lana gogor eginda pasa ditugunak. Baina, urtero bezala, azken emanaldia eskaintzeko ordua da.

Aurten ere ikusleak dotore portatu zarete. Amaia Antzokia bete duzue, txaloz hunkitu gaituzue. Eta ez dakizue zeinen ederra den zuen algarak entzutea!
Horregatik, gaurko emanaldia hasteko 5 ordu falta diren honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bai publikoari, baita zuen arreta eskaini diguzuen guztioi ere; Mondraberriko gure lagunei, Goienako kazetariei, argazkilariei... Eta ikuskizunean era zuzenean edo zeharkakoan parte duzuenoi: Amaia Antzokiko lagunei (10 urte hauetan ondoan izan ditugunak), Soinuako teknikoei, gure jostun apartei, eszenatokia egin duzuen langile finei, koruko partaide guztiei, bakarlariei, zuzendariei, orkestrako kideei, dantzariei, azken unean lanean aritzen zaizkigun makilatzaileei... eta alboan izan ditugun guztiei. Familiako kide eta lagunei, lankideei eta beste guztiei. 9 hilabete hauetako lana ez litzateke-eta hain ederra izango zuen laguntzarik gabe.

Atzo gure zuzendariak zioen bezala, talde honetan maitasun handia dago, bene-benetakoa, hilabete luzetan batera egotera bultzatzen gaituena.

Mila esker guztioi.

Azken emanaldia gozatuko dugu, ziur izan!  Eta gehituko ditugu argazkiak, seguru!

Besarkada bana

2009/11/02

Sarrerak asteazkenetik aurrera / Las entradas, a partir del miércoles

Arratsalde on.
Badator zarzuela!!!
Gaurkoan mezu motz eta garrantzitsu bat luzatuko dizuet. Asteazkenean, hilak 4, La Corte del Faraón zarzuelarako sarrerak jarriko dira salmentan.
Salmenta-puntuak:
- Kutxa-ko kutxazainetan
- Kutxa-ren webgunean: http://www.generaltickets.com/kutxa/index.cfm?NIdioma=V&referer=http://www.kutxa.net
- Amaia Antzokiko takilan, beste ekitalditarako zabalik dagoenean (berton ostegunetik aurrera jarriko dira salmentan, arratsaldeko 20:00etan).
Laster arte!

Buenas tardes.
¡Ya viene la zarzuela!
Hoy os voy a escribir un mensaje muy corto. Este miércoles, 4 de noviembre, se pondrán en venta las entradas para ver La Corte del Faraón. Los puntos de venta serán los siguientes:
- Cajeros de Kutxa
- Web de Kutxa: http://www.generaltickets.com/kutxa/
- La taquilla del teatro Amaia Antzokia, cuando esté abierto para otros eventos (se pondrán en venta en la taquilla el jueves, día 5, a las 20:00 de la tarde). 
¡Hasta pronto!