2010/11/28

bukatu da, bukatu da...

bukatu da, se acabó... dio abestiak. Ez da bukatu, baina hurrengo urtera arte deskanso txiki bat hartuko dugu.
Bitartean, azken hilabeteetako argazkiak igotzen joango gara, eta bestelako kontuak kontatzen!
Mila esker guztioi!

2010/11/12

Elkarte Lirikoaren eta Harreman GKEren arteko kolaborazioa

Aurtengoan, Harreman-ek, Arrasateko garapenerako gobernuz kanpoko taldeak, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak elkarrekin kolaboratzea erabaki dute.
Honako Arrasateko lau margolariek emandako margolanak zozketatuko dira  zarzuelako lau emanaldietan: Martxen Arana, Iñigo Arregi, Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarria. Hala, zozketarako errifak salduko dira emanaldien hasieran eta atsedenaldian.
Euro bakarraren truke, artelan ederra etxera eramateaz gain, GKEaren proiektuei laguntza eman ahal izango die ikusleak; Indiara (Ankur umezurtz eskolarako) eta Mozambikera (Marrupa, garapen sozioekonomiko integralerako) bideratuko dira, zehazki.

2010/11/03

Sarreren salmenta, BIHAR / La venta de entradas, MAÑANA

Kaixo guztioi!
Heldu da eguna! Bihar bertan jarriko dira salgai aurtengo zarzuelara joateko sarrerak!
Beste urtetan bezala, kutxa-ren webgunean eta kutxazainetan, eta Arrasateko Amaia Antzokiko leihatilan topatuko dituzue.


¡Kaixo a todos/as!
¡Ha llegado el día! ¡Las entradas se pondrán a la venta mañana por la mañana!
Como otras veces, las podréis encontrar en la web y cajeros de kutxa, y también en la ventanilla del teatro municipal de Arrasate, Amaia Antzokia.

2010/10/28

Sarrerak / Entradas

Kaixo guztioi!
Sarrerak hurrengo astean, azaroko lehen egunetan, jarriko dira salgai!
Noiz jarriko diren aurrerago zehaztuko dizuegunez, adi egon zaitezte!


¡Kaixo a todos y todas!
¡Las entradas se pondrán a la venta la semana que viene, los primeros días de noviembre!
Ya que os daremos más detalles en breve, ¡estad atentos!

Laster arte

goiena.net-en albistea

2010/10/22

Protagonistak eta bakarlariak / Protagonistas y solistas

Hauek dira "La Gran Vía" zarzuelako aurtengo protagonistak eta bakarlariak:
Los y las protagonistas y solistas de la obra de este año son los y las siguientes:

- Mikel Izurrategi
- Igor Ganboa
- Susana Vazquez
- Gurendane Gonzalez
- J.J. Heriz
- Arkaitz Garrido
- Ruth Osinaga
- Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola

Beroiez gain, beste 100 lagun inguruk hartzen dute parte obran; koruko kideak, orkestrako musikariak, jostunak...
Además de ellos y ellas, participan unas 100 personas en la obra; miembros del coro, músicos de la orquesta, encargados del decorado...

Elkarrizketa goiena.net-en

Hemen duzue goiena.net-ek elkarte lirikoko zuzendariari egindako elkarrizketa eta zarzuelaren inguruko informazioa biltzen duen artikulu/berria.
Ondo izan.

2010/10/19

Sarrerak bazkideentzat / Entradas para los/as socios/as

Kaixo berriz ere.
Hurrengo astean Arrasate Musikalen jarriko dira salgai sarrerak, Arrasate Musikaleko bazkideentzat.
________

Buenas tardes.
Los/as socios/as de Arrasate Musikal podrán obtener sus entradas la semana que viene, en Arrasate Musikal.

EMANALDIAK / Representaciones

Arratsalde on.
Aurtengo obra, honako data eta ordutegian taularatuko dugu:
- Azaroak 20: 19:30
- Azaroak 21: 19:30
- Azaroak 26: 20:00
- Azaroak 27: 19:30

Sarrerak laster jarriko dira salgai...

____________

Buenas tardes.
La obra de este año será representada en las siguientes fechas (y sus correspondientes horarios):
- 20 de Noviembre: 19:30
- 21 de Noviembre: 19:30
- 26 de Noviembre: 20:00
- 27 de Noviembre: 19:30


Las entradas se pondrán en venta en breve.

2010/10/18

Elkartea sarean

Kaixo guztioi.
Hasi gara komunikabideetan azaltzen!
Mila esker, Mondraberri. Eskertzekoa da halako arreta eskaintzea!


Honako helbidean topatuko duzue ostiraleko berria: mondraberri

2010/10/13

"La gran vía"-ri buruz

Kaixo guztioi!
Hona hemen aurtengo zarzuelaren laburpena.

Buenas tardes a todos.
Aquí tenéis algunos datos de la zarzuela de este año.

la gran vía

2010/10/11

Zubian egindako entseguen argazkiak


Azken astetan sartu gara eta entseguak aurrera doaz.
Izaskun Murgiako partaideak, beste urtetan bezala, ilusio osoz, jo eta ke dabiltza entseguetan, ahalik eta hobeen egiteko.
Gutxi falta da eguna iristeko, eta hemendik animoak ematen dizkiegu.

Estamos en las últimas semanas y los ensayos son cada vez más intensos. Los participantes en la zarzuela de este año están, llenos de ilusión, dedicandose a fondo en el trabajo con la intención de hacerlo lo mejor posible.
Desde aquí les deseamos que todo vaya tan bien como siempre.

2010/02/24

Entseguen hasiera! ¡Comienzo de los ensayos!

Arratsalde on guztioi.

Zuetako batzuek jakingo duzuen arren, pasa den astelehenean entseguen lehenengo eguna izan genuen, zarzuelaren beraren aurkezpena, obraren zenbait datu, eta hurrengo 9 hilabetetarako plangintza azaltzeko erabili genuena.
Aurten "La Gran Vía" obra taularatuko dugu, azken urteotan bezala, azaro amaieran.

Jakin ezazue oraindik ez dela berandu elkartean parte hartzeko! Entseguak astelehenetan izaten dira, gaueko 9etan, Arrasate Musikalen!

Ondo izan,

naroa
_____

¡Buenas tardes!
Como algunos ya sabréis, el pasado lunes empezamos con los ensayos de la próxima zarzuela, que se limitó a realizar una pequeña presentación de la misma, y la planificación de los siguientes 9 meses. Este año representaremos la obra "La Gran Vía", a finales de noviembre.

¡Sabed que no es demasiado tarde para uniros a la agrupación! Nos juntamos los lunes a las 9 de la tarde en Arrasate Musikal, en Arrasate.

Un abrazo

2010/01/03



2009urtea
Hona hemen aurten ateratako argazkiak:
Fotos realizadas por Marce Gonzalez de IMAGEN FOTO en c/Zerka Osteta (Arrasate)