2010/11/12

Elkarte Lirikoaren eta Harreman GKEren arteko kolaborazioa

Aurtengoan, Harreman-ek, Arrasateko garapenerako gobernuz kanpoko taldeak, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak elkarrekin kolaboratzea erabaki dute.
Honako Arrasateko lau margolariek emandako margolanak zozketatuko dira  zarzuelako lau emanaldietan: Martxen Arana, Iñigo Arregi, Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarria. Hala, zozketarako errifak salduko dira emanaldien hasieran eta atsedenaldian.
Euro bakarraren truke, artelan ederra etxera eramateaz gain, GKEaren proiektuei laguntza eman ahal izango die ikusleak; Indiara (Ankur umezurtz eskolarako) eta Mozambikera (Marrupa, garapen sozioekonomiko integralerako) bideratuko dira, zehazki.

No hay comentarios: