2009/11/30

ZORIONAK TERE!

ZORIONAK, eta mila esker egin duzun lan guztiagattik!
Besarkada bat talde osoaren izenean!

Zapatuko argazki bat

Kaixo danoi! Egun on!
Zapatuko argazkitxo bat jarriko dotzuet, parrandazale batzuk agertzen garena!
Besarkada bat,

naroa

2009/11/28

Azken emanaldia

Azken emanaldia izango da, bai, gaurkoa. 9 hilabete ederrak izan dira, lana gogor eginda pasa ditugunak. Baina, urtero bezala, azken emanaldia eskaintzeko ordua da.

Aurten ere ikusleak dotore portatu zarete. Amaia Antzokia bete duzue, txaloz hunkitu gaituzue. Eta ez dakizue zeinen ederra den zuen algarak entzutea!
Horregatik, gaurko emanaldia hasteko 5 ordu falta diren honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bai publikoari, baita zuen arreta eskaini diguzuen guztioi ere; Mondraberriko gure lagunei, Goienako kazetariei, argazkilariei... Eta ikuskizunean era zuzenean edo zeharkakoan parte duzuenoi: Amaia Antzokiko lagunei (10 urte hauetan ondoan izan ditugunak), Soinuako teknikoei, gure jostun apartei, eszenatokia egin duzuen langile finei, koruko partaide guztiei, bakarlariei, zuzendariei, orkestrako kideei, dantzariei, azken unean lanean aritzen zaizkigun makilatzaileei... eta alboan izan ditugun guztiei. Familiako kide eta lagunei, lankideei eta beste guztiei. 9 hilabete hauetako lana ez litzateke-eta hain ederra izango zuen laguntzarik gabe.

Atzo gure zuzendariak zioen bezala, talde honetan maitasun handia dago, bene-benetakoa, hilabete luzetan batera egotera bultzatzen gaituena.

Mila esker guztioi.

Azken emanaldia gozatuko dugu, ziur izan!  Eta gehituko ditugu argazkiak, seguru!

Besarkada bana

2009/11/02

Sarrerak asteazkenetik aurrera / Las entradas, a partir del miércoles

Arratsalde on.
Badator zarzuela!!!
Gaurkoan mezu motz eta garrantzitsu bat luzatuko dizuet. Asteazkenean, hilak 4, La Corte del Faraón zarzuelarako sarrerak jarriko dira salmentan.
Salmenta-puntuak:
- Kutxa-ko kutxazainetan
- Kutxa-ren webgunean: http://www.generaltickets.com/kutxa/index.cfm?NIdioma=V&referer=http://www.kutxa.net
- Amaia Antzokiko takilan, beste ekitalditarako zabalik dagoenean (berton ostegunetik aurrera jarriko dira salmentan, arratsaldeko 20:00etan).
Laster arte!

Buenas tardes.
¡Ya viene la zarzuela!
Hoy os voy a escribir un mensaje muy corto. Este miércoles, 4 de noviembre, se pondrán en venta las entradas para ver La Corte del Faraón. Los puntos de venta serán los siguientes:
- Cajeros de Kutxa
- Web de Kutxa: http://www.generaltickets.com/kutxa/
- La taquilla del teatro Amaia Antzokia, cuando esté abierto para otros eventos (se pondrán en venta en la taquilla el jueves, día 5, a las 20:00 de la tarde). 
¡Hasta pronto!

2009/10/22

Arrasate Musikaleko bazkideei / A los socios/as de Arrasate Musikal

Egun on guztioi.
Eskutitza jasoko zenuten arren, hurrengo astelehenean, hilak 26, La Corte del Faraón zarzuelarako sarreren salmenta jarriko da Arrasate Musikalen. (Oker ez banago) Sarrerak hiru egunetan zehar eros daitezke: 26an (astelehena), 27an (asteartea) eta 28an (asteazkena).
Ordutegia honakoa da: 16:30 - 19:30
Azken urteetan bezala, 3. saiorako sarrerak salduko ditugu Arrasate Musikaleko bazkideentzat: azaroaren 27ko emanaldirako.
Bazkideentzat prezioa 14 eurokoa izango da (besteentzat 17€).
Eskutitzan dioen bezala, bazkide bakoitzak 4 sarrera eros ahal izango ditu.

Buenos días.
Suponemos que ya habéis recibido la carta de Arrasate Musikal, pero, aún y todo, quiero recordároslo. El próximo lunes, 26 de octubre, se pondrán en venta las entradas para la zarzuela La Corte del Faraón en Arrasate Musikal.
Los socios podrán adquirir las entradas durante los siguientes tres días: el 26 (lunes), 27 (martes) y 28 (miércoles).
El horario es el siguiente: 16:30 - 19:30.
Como todos los años, las entradas para socios/socias serán para la tercera función, para el 27 de noviembre.

Las entradas para socios/socias costarán 14 euros (frente a los 17€ para los no socios).
Tal y como se señala en la carta, cada socio/socia podrá comprar 4 entradas.

2009/10/20

Obrari buruz / sobre la obra

Arrasateko Udalak orain dela egun batzuk argitaratu zuen Amaia antzokiak hurrengo hiru hilabetetan eskainiko dituen emankizunen berri. Horien artean, jakina, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak azaroan eskainiko duen obraren ingurukoak azaltzen dira. Honako mezuan obraren inguruko zenbait datu eskainiko dizkizuegu, egitarauan topatuko dituzuenak.
El Ayuntamiento de Mondragón publicó hace unos cuantos días el programa del Teatro Amaia, en el que aparecen los eventos que se ofrecerán los próximos tres meses. La Asociación Lírica Izaskun Murgia también aparece en dicho programa, y se ofrecen algunos datos de la obra, los que os ofreceremos a continuación.

2009/10/19

Emanaldiak / Representaciones

Egun on guztioi!
Arrasateko Amaia Antzokiko neguko egitarauan azaldu den bezala, aurtengo "La corte del faraón" zarzuelako emanaldien datak (eta ordutegiak) definituta daude. Jarraian bildu dizkizuet datok.
Bestalde, salmentak Amaia Antzokiko leihatiletan eta kutxanet-en eta kutxako kutxazainetan salduko dira aurten. Oraindik ezin dira erosi, baina twitter-en, facebook-en eta blog honetan bertan jasoko duzue salmenta daten berri.

Tal y como aparece en el programa de invierno del Teatro Amaia de Arrasate, las representaciones de la zarzuela "La corte del faraón" están ya definidas, en cuanto a su fecha y horario. 
Por otra parte, las entradas se venderán en la taquilla del teatro y en kutxanet y en los cajeros de Kutxa. Todavía no están disponibles, pero tendréis noticias nuestras en cuanto sepamos la fecha. Podréis encontrar información en este blog, en facebook (Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa) y en twitter (zarzuelarrasate).

Emanaldiak / Representaciones:
- Azaroak 21 de noviembre: 19:30 (larunbata/sábado)
- Azaroak 22 de noviembre: 19:30 (igandea/domingo)
- Azaroak 27 de noviembre: 20:00 (ostirala/viernes)
- Azaroak 28 de noviembre: 19:30 (larunbata/sábado)

2009/10/01

Gogoratzen? ¿Os acordáis?

Lehenengo zarzuelako argazki bat... Pena guztiok ez gaudela...

Una foto de la primera zarzuela... Qué pena que no estemos todos...


2009/09/30

Gaur ere interneten...

Kaixo guztioi!
Azaroa hurbiltzen doan heinean, emanaldien berri gero eta leku gehiagotan ematen da! Gaurkoan (gaur deskubritu dugu behintzat) mondraberri.com helbidean.
Hedabide horretako lagunei eskainitako arreta eskertu nahi genieke. Izan ere, arrasatearrei ilusio handiz bultzatutako proiektuaren berri ematea eskertzekoa da!
Gogo eta ilusio hori da igandero (goizeko 10etan!) Udalak utzitako lokalean elkartzera bultzatzen gaituena. Taularatuko dugun 10. obra den arren, lehenengo urtean besteko ilusioarekin gabiltza!
Besarkada bana!

2009/09/25

La corte del faraón youtube-n

Kaixo! Gaurkoan ere beste bideo bat!
Baina oraingoan ez da guk egindako obra batena, azaroan taularatuko dugun "La Corte del Faraón"-eko eszenetako bat duzue.
Honako helbidean topatuko duzue: http://www.youtube.com/watch?v=Cj9e0iOFWQQ
Gozatu! :D

2009/09/21

Gure taldea youtube-n

Egun on denoi.
Gaurkoan helbide bat emango dizuet, non zarzuelako emanaldi bateko muntaketa bat azaltzen den.
Motza, baina ederra!!!
http://www.youtube.com/watch?v=zHjAZEuFb1E
Ondo izan, eta ea zer iruditzen zaizuen!