2010/11/28

bukatu da, bukatu da...

bukatu da, se acabó... dio abestiak. Ez da bukatu, baina hurrengo urtera arte deskanso txiki bat hartuko dugu.
Bitartean, azken hilabeteetako argazkiak igotzen joango gara, eta bestelako kontuak kontatzen!
Mila esker guztioi!

2010/11/12

Elkarte Lirikoaren eta Harreman GKEren arteko kolaborazioa

Aurtengoan, Harreman-ek, Arrasateko garapenerako gobernuz kanpoko taldeak, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak elkarrekin kolaboratzea erabaki dute.
Honako Arrasateko lau margolariek emandako margolanak zozketatuko dira  zarzuelako lau emanaldietan: Martxen Arana, Iñigo Arregi, Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarria. Hala, zozketarako errifak salduko dira emanaldien hasieran eta atsedenaldian.
Euro bakarraren truke, artelan ederra etxera eramateaz gain, GKEaren proiektuei laguntza eman ahal izango die ikusleak; Indiara (Ankur umezurtz eskolarako) eta Mozambikera (Marrupa, garapen sozioekonomiko integralerako) bideratuko dira, zehazki.

2010/11/03

Sarreren salmenta, BIHAR / La venta de entradas, MAÑANA

Kaixo guztioi!
Heldu da eguna! Bihar bertan jarriko dira salgai aurtengo zarzuelara joateko sarrerak!
Beste urtetan bezala, kutxa-ren webgunean eta kutxazainetan, eta Arrasateko Amaia Antzokiko leihatilan topatuko dituzue.


¡Kaixo a todos/as!
¡Ha llegado el día! ¡Las entradas se pondrán a la venta mañana por la mañana!
Como otras veces, las podréis encontrar en la web y cajeros de kutxa, y también en la ventanilla del teatro municipal de Arrasate, Amaia Antzokia.