2009/09/30

Gaur ere interneten...

Kaixo guztioi!
Azaroa hurbiltzen doan heinean, emanaldien berri gero eta leku gehiagotan ematen da! Gaurkoan (gaur deskubritu dugu behintzat) mondraberri.com helbidean.
Hedabide horretako lagunei eskainitako arreta eskertu nahi genieke. Izan ere, arrasatearrei ilusio handiz bultzatutako proiektuaren berri ematea eskertzekoa da!
Gogo eta ilusio hori da igandero (goizeko 10etan!) Udalak utzitako lokalean elkartzera bultzatzen gaituena. Taularatuko dugun 10. obra den arren, lehenengo urtean besteko ilusioarekin gabiltza!
Besarkada bana!

2009/09/25

La corte del faraón youtube-n

Kaixo! Gaurkoan ere beste bideo bat!
Baina oraingoan ez da guk egindako obra batena, azaroan taularatuko dugun "La Corte del Faraón"-eko eszenetako bat duzue.
Honako helbidean topatuko duzue: http://www.youtube.com/watch?v=Cj9e0iOFWQQ
Gozatu! :D

2009/09/21

Gure taldea youtube-n

Egun on denoi.
Gaurkoan helbide bat emango dizuet, non zarzuelako emanaldi bateko muntaketa bat azaltzen den.
Motza, baina ederra!!!
http://www.youtube.com/watch?v=zHjAZEuFb1E
Ondo izan, eta ea zer iruditzen zaizuen!