2009/09/30

Gaur ere interneten...

Kaixo guztioi!
Azaroa hurbiltzen doan heinean, emanaldien berri gero eta leku gehiagotan ematen da! Gaurkoan (gaur deskubritu dugu behintzat) mondraberri.com helbidean.
Hedabide horretako lagunei eskainitako arreta eskertu nahi genieke. Izan ere, arrasatearrei ilusio handiz bultzatutako proiektuaren berri ematea eskertzekoa da!
Gogo eta ilusio hori da igandero (goizeko 10etan!) Udalak utzitako lokalean elkartzera bultzatzen gaituena. Taularatuko dugun 10. obra den arren, lehenengo urtean besteko ilusioarekin gabiltza!
Besarkada bana!

No hay comentarios: