2009/11/28

Azken emanaldia

Azken emanaldia izango da, bai, gaurkoa. 9 hilabete ederrak izan dira, lana gogor eginda pasa ditugunak. Baina, urtero bezala, azken emanaldia eskaintzeko ordua da.

Aurten ere ikusleak dotore portatu zarete. Amaia Antzokia bete duzue, txaloz hunkitu gaituzue. Eta ez dakizue zeinen ederra den zuen algarak entzutea!
Horregatik, gaurko emanaldia hasteko 5 ordu falta diren honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bai publikoari, baita zuen arreta eskaini diguzuen guztioi ere; Mondraberriko gure lagunei, Goienako kazetariei, argazkilariei... Eta ikuskizunean era zuzenean edo zeharkakoan parte duzuenoi: Amaia Antzokiko lagunei (10 urte hauetan ondoan izan ditugunak), Soinuako teknikoei, gure jostun apartei, eszenatokia egin duzuen langile finei, koruko partaide guztiei, bakarlariei, zuzendariei, orkestrako kideei, dantzariei, azken unean lanean aritzen zaizkigun makilatzaileei... eta alboan izan ditugun guztiei. Familiako kide eta lagunei, lankideei eta beste guztiei. 9 hilabete hauetako lana ez litzateke-eta hain ederra izango zuen laguntzarik gabe.

Atzo gure zuzendariak zioen bezala, talde honetan maitasun handia dago, bene-benetakoa, hilabete luzetan batera egotera bultzatzen gaituena.

Mila esker guztioi.

Azken emanaldia gozatuko dugu, ziur izan!  Eta gehituko ditugu argazkiak, seguru!

Besarkada bana

2 comentarios:

Anónimo dijo...

IKARAGARRIA IZAN DA EGIN DUZUEN LANA....ESPERO DUGU, IKUSLEAK, GUTXIENEZ, BESTE 10 URTETAN ZUEK EGIN DUZUEN LANA IKUSTEKO AUKERA IZATEA...
URTERO HOBETZEN...
ANIMO

Unknown dijo...

Egia esan, ikusleen erantzuna ikusteak lan gogor egitera motibatzen gaitu.
Mila esker zuei!